Khartoum offside
2021eko ekainaren 2an, Euskal Abertzaletasunaren Museotik igaro zen Emakumeen 10. Zinema Karabana, eta bertan eman zen ezagutzera “Khartoum offside” izenburuko dokumentala, Marwa Zein zuzendari saudiarrak eginikoa.
Erakusketa ibiltariaren sustatzaile eta sortzaile Amal Ramsis zuzendari egiptiarraren presentzia eta parte hartzea izan genuen. Amal Ramsisekin izan zen Juan Carlos Vázquez Velasco, KCD Kultura, Communication y Desarrollo GGKEko eta Bilboko “Film Sozialak” Zinema ikusiezinaren Nazioarteko Jaialdiaren zuzendaria.
Amal Ramsis, Klaketa Árabe produktorearen bidez jarri zuen abian ekimen hau, eta 2012tik aurrera Bilbon egiten da KCD GGKEren bidez. Zinema Karabanaren helburua da ekitatea bultzatzea, arabiar kulturaren eta beste kulturen arteko topaguneak sortzea eta Zinema Sozialeko zuzendariak ikusgarri egitea.
Juan Carlos Vázquez Velasco 1988tik ari da lanean Nazioarteko Lankidetzaren eta Gizartea Eraldatzeko Heziketaren bidez. Bere ibilbide profesional hainbat kanpaina egin ditu Euskadin eta Euskaditik kanpo, Zinema Sozialeko jaialditan epaile lanak eginez eta komunikazioa garapen tresna gisa aurkezteko tailerrak eta konferentziak emanez.
“Khartoum offside” tituluko dokumentalak Jartum hiriko (Sudan) emakume gazte talde baten istorioa kontatzen du. Emakume hauek futbol profesionalean aritu nahi dute herrialde horretako gobernu militar islamiarrak debekua ezarri duen arren. Sudaneko emakumeen futbol talde gisa aurkezteko daramaten borrokan, ez dute beldurrik eta indar itzela erakusten dute.
Federazio Nazionalak FIFAren funtsak jasotzen ditu emakumeek osatutako taldeentzat, baina beraiek erabat baztertuta jarraitzen dute. Dena dela, itxaropen argi txiki bat pizten da Federazioaren baitan egingo diren hauteskundeek sistema aldatzeko aukera txikia ematen dutenean.
“Khartoum offside” dokumentalak ondorengo sariak jaso ditu,besteak beste: AAA-Afrikako Zinemaren Akademiaren Dokumentalik onena 2019an;Kartagoko Zinema Jaialdiaren Dokumentalik onena 2019an; eta FCAT- Tarifako Zinema Afrikarraren Jaialdiko Dokumental Onenaren saria 2019an.