Atal honetan, hainbat diziplinatan nabarmendu diren emakumeen erretratuak erakutsi nahi ditugu; izan ere, haien ahaleginari esker, usadio eta ohitura asko aldatu dira gizonek menderatzen zuten mundu batean. Eta beren bizitzetan eta lorpenetan sakondu duten pertsonen eskutik egingo dugu.
Gune honen bidez, beren borroka, pasioa eta lana ezagutarazi nahi genituzke, ezagutzen edo ezagutu zituztenei inspirazioa ematen baitiete eta pertsona askorentzat eredu baitira.
Hitzaldia: Saregileak eta neskatilak. Desagertzen ari den lanbide bat?
Hitzaldia: Saregileak eta neskatilak. Desagertzen ari den lanbide bat?
Ana Rosa Ispizua, Begoña Patiño eta Mª Carmen Sampedro, sektoreko hiru langile, Euskal Abertzaletasunaren Museoak gonbidatuta, Sabino Arana Fundazioan azalduko dituzte euren lanaren gakoak, lanaren garrantzia eta jardueraren etorkizuna nola ikusten duten
Itsas zabaleko arrantza eta gizonak betidanik lotu diren arren, egia da emakumeek berebiziko eginkizunak gauzatzen dituztela lehorrean, eta eginkizun horiek funtsezkoak direla sektoreko jarduera asko garatzeko, hala nola sareak konpontzea, harrapatutako arrainak deskargatzea, arraina latetan sartzea, saltzea eta abar.
Emakumea oinarrizko atala izan da beti euskal arrantza-sektorearen. Arrantzan, sektore guztietan bezala, katebegi guztiek sendoak izan behar dute katea hautsi ez dadin, eta emakumeen katebegi hori, zalantza barik, giltzarria da da sektore osoa osasuntsu ibil dadin.
Baina belaunaldien arteko txandaketarik ez dagoelako, sareak material sintetikoak erabiliz fabrikatzen direlako eta arrantza-ontzidia murriztu delako, saregile eta neskatilen tradiziozko lanbidea desagertzen ari da. Hala eta guztiz ere, orain ari gara, hain zuzen ere, arrantza egiteko sareen artisau-konponketan diharduten emakumeek egiten duten lana ikusarazteko eta aintzatesteko lanean, aukera-berdintasuna, elkartegintza, prestakuntza eta ekintzailetza sustatzen.
Datorren urriaren 15ean, asteartearekin, 19:00etatik aurrera, Ana Rosa Ispizuak, Begoña Patiñok eta Mª Carmen Sampedrok, Bermeoko saregileen eta neskatilen sektoreko hiru langilek, euren lanaren gakoak eta lanbide horren garrantzia azalduko dituzte Sabino Arana Fundazioan Euskal Abertzaletasunaren Museotik gonbidatuak, eta belaunaldien arteko txandaketa faltagatik duten kezka azalduko dute.
Izaskun Bilbao Barandica Europako Parlamentuko kide ohiak moderatuko du bilera. Bilbaok, europarlamentari izan zen garaian, hainbat alditan defendatu zuen halako lanbideen garrantzia eta emakumeoi langile gisa dagozkien gizarte-eskubideak eraz aitortzeko beharra.
«Saregileak eta neskatilak. Desagertzen ari den lanbide bat?» izenburuko hitzaldia Euskal Abertzaletasunaren Museoak 2022an abian jarri zuen «Aintzindariak» zikloaren esparruan egingo da. Ziklo honen helburua hainbat diziplinatan nabarmendu diren emakumeen istorioak nabarmentzea da; izan ere, diziplina horien ahaleginari esker, ohiturak eta praktikak eraldatu dira, eta tradizioz gizonek menderatu dute ingurune hori. Ekimen honen bidez, euren borroka, pasioa eta dedikazioa ikusarazi nahi dira, ezagutzen dituztenak inspiratuz eta pertsona askorentzat eredu bihurtuz.
urr 15 2024
19:00h -(e)tik 20:00h -(e)ra
Tere Verdes Pasabidea s/n (junto a Plaza Moraza)
Gerrako argazkilariak eta erreportariak: gatazkaren beste begirada. María Senovillaren eskutik
Gerrako argazkilariak eta erreportariak: gatazkaren beste begirada. María Senovillaren eskutik
Ukrainako gerrak gogorarazi digu zein garrantzitsua den ‘begiak izatea’ gatazka armatuetan eta mundua suntsitzen jarraitzen duten krisi humanitarioetan. Izan ere, XXI. mende honetan, pantailak baliatuz bizi gara munduan, esperientzia pertsonalak biziz baino gehiago.
Hala eta guztiz ere, gerra bateko gertaerak kontatzeko, irudiak edo kronikak landuz, behar-beharrezkoa da lekuan bertan egotea. Eta gerrako argazkilarien nahiz gatazketako kazetarien lana, tokian bertan egiten dena, ezin da pantailez ordeztu.
Errusiak Ukraina inbaditu zuenean, argazkilari eta kazetari espainiar askok gerra hori kontatzen ahalegindu ginen, biktimei ahotsa eman nahi izan genien, eta, batzuetan, begiratzen ere zaila den errealitatea erakutsi nahi izan genuen. Urtebete geroago, batzuek –gutxi batzuek– jo eta ke lanean segitzen dugu. Gatazkak bizirik dirauela eta horren ondorioak hor daudela gogoratu nahian.
Ukrainako gerra gaurkotasuneko gaia izan da azken urtean, baina gerra dokumentatzen ari garen profesionalenganako interesa ere piztu du. Hasteko, gerrako korrespontsal edo berriemaile izateko aukera aztertu duten kazetaritzako edo argazkigintzako ikasleengan, bai eta lanbidearekin zerikusirik ez duten kolektiboetako kideengan ere, gaur egun, euren buruari galdetzen diotelarik: nola egiten da lan gerra-eremu batean?
Gutxien galdetzen dena zera da: zenbat emakume argazkilarik lan egiten dute gerra-eremuetan? Erantzuna hauxe da: oso gutxik. Era berean, ez da ohikoa emakumeok gatazkari buruz daukagun begirada desberdina ote den itauntzea. Ba, bai, desberdina da, baina, batez ere, beharrezkoa da.
Galdera horiei arretaz erantzuten saiatuko naiz, baina beste batzuk ere proposatuko ditut. Zergatik daude hain emakume gutxi lan hau egiten? Zer egin dezakezue eremuaren beste aldetik Espainiako fotokazetaritzari eta emakume argazkilariei bultzada emateko? Niri galdetzera eta zuen buruari galdetzera gogatu nahi zaituztet topaldi honetan.
(María Senovilla kazetari eta argazkilari independentea da. Gerrako korrespontsal jardun du Afganistanen eta Afrikan, eta orain errusiarren Ukrainako gerran dabil berriemaile. Ukrainan, 300 egun baino gehiago eman ditu gerra-eremuan, eta haren kronika eta argazkiak hedabide entzutetsuetan argitaratu dira, hala nola New York Times, Washington Post, Telegraph edo The Guardian egunkarietan.
Eibarreko EAB 1931ko urriaren 18an abiatu zen, bere banderaren onespenarekin. Une horretan 300 afiliatu zituen EABk, eta herriko egoera erreza izan ez zen arren, euren helburua zenbaki hori bikoiztea zen.
Igande arratsaldez burutu zen mitina Mercedes Kareagak, bertakoa zen propagandistak, zabaldu zuen. Mercedesek lanean jarraitu zuen gerra ostean, hainbestean ze berak abiaraziko ekimenak gartzen jarraitu dute, besteak beste, gaur dena izan arte, hots, GUREAK taldea.
api 19 2023
EABko emakumeak, Aberriaren aldeko ametsen eroale
EABko emakumeak, Aberriaren aldeko ametsen eroale
Karmele Perez Urraza, Begoña Bilbao Bilbao eta Gurutze Ezkurdia Arteaga UPV-EHUko Garaian Taldeko Hezkuntza Fakultateko irakasleek eta ikertzaileek emandako hitzaldia, eta Gaurko Andreak Berdintasunaren Elkartea tokiko emakumeen elkartearen ekimenarekin, Emakume Abertzale Batzaren (EAB) jatorriari eta garapenari buruz.
Irungo EAB 1932ko otsailean sortu zen, ehun bat afiliaturen eskutik, baina urte horretan, 300 baino gehiago izan zituen. Egoera aldekoa ez bazen ere, EABko emakume abertzaleek aberriaren aldeko ametsak bete zitezen lan egin zuten, eta uso mezulariak bailiran, lau haizetara zabaldu zituzten mezu abertzaleak. EABren egoitzan (Euzko Langileen Alkartasuneko jarraoitzaileak ere egoitzan ibiltzen ziren), joskintza, sukaldaritza, irakurketa eta idazketa, musika eta dantza eskolak eman zituzten, eta ‘umetxu dantzarien’ lau talde ere osatu zituzten
mar 23 2023
19:00h -(e)tik 20:00h -(e)ra
IDEIALEKUn Kolon pasealekua 27. (Luis Mariano, Informazio eta turismo bulegoaren aurrean) 20305 Irun
Karmele Leizaola. Venezuelako diseinu grafikoaren lehen dama handia
Karmele Leizaola. Venezuelako diseinu grafikoaren lehen dama handia
Abertzaletasunarekin lotura estua zuen eta Donostian sustraiak zituen familia ezagun bateko kidea, Venezuelako erbestealdian jaioa, Karmele Leizaola nazioartean izan zen ezaguna eta Venezuelan inprimatutako hedabideetako legenda bat izan zen. Tirada handiko egunkari baten diseinu grafikoko departamentuaren zuzendaritza hartu zuen lehen emakumea izan zen, El Nacional egunkarian, eta 50eko hamarkadatik aurrera herrialde horretan argitaratu ziren egunkari eta astekari askoren irudiaren sortzailea izan zen, hala nola Momento aldizkariarena, non kazetaritzako pertsonaia handiekin batera lan egin zuen, besteak beste Gabriel García Márquez eta Plinio Apuleyo Mendozaekin. Caracaseko Euskal Etxean urte haietan egiten ziren argitalpenen diagramazioan aktiboki eta interesik gabe kolaboratzeari utzi gabe, hala nola “Gudari” aldizkarian, erbesteko euskal erresistentziaren organoa izan zen hartan.
Hizlaria: Amaia Fano kazetari euskal-venezuelarrak ibilbide luzea egin du Euskadiko komunikabideetan, batez ere prentsa idatzian eta irratian, eta hainbat hedabidetan lan egin du, hala nola Deian, Herri Irratian edo Radio Euskadin. Gaur egun, El Correo egunkarian idazten du Politika saileko zutabegile gisa eta Kazetarien Euskal Elkargoko dekanordea da.
aza 17 2022
19:00h -(e)tik 20:00h -(e)ra
Sabino Arana Fundazioa. Plaza Moraza Bilbao
Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Informazio gehiago