Konferentziak / Mintegiak / Mahai-inguruak

Museoko materialen bizitza

Museoaren egunerokotasunean atetik barrura egiten dugun guztia lan ikusezina da eta atal honekin katalogazio, inbentariatze... lan guzti honi ikusgarritasuna eman nahi diogu eta batez ere Museoaren ibilbidearen hasieratik oso garrantzitsua den zerbait azaldu nahi dugu, prebentziozko kontserbazioa, gaur egun hori aplikatu gabe ezin izango genituzkeen objektu batzuk erakutsi.

Gure betebeharra da zaintzea, zabaltzea, baina, batez ere, hainbeste jendek eman digun eta hainbeste denboran eta batzuetan oso baldintza zailetan gorde duten guztia gordetzea. Ikusleek ikusgai dauden objektu bakoitzaren atzean dagoen lana eta erakusketak dakarren prozesu guztia ezagutzea nahi dugu.

Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Museoko materialen bizitza

"Ehun-gaien zaintzako" IV. jardunaldian

"Ehun-gaien zaintzako" IV. jardunaldian

Laneratzeko bidean espezializazio-esparru desberdinak ezagutu ditzaten ikasleei beharrezko tresnak eskaintzera bideratutako jardueren esparruan, Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak ehunen kontserbazioari buruzko jardunaldi bat antolatu du laugarren urtez jarraian EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleentzat.

Jardunaldi honetan, Euskal Abertzaletasunaren Museoan ehungintzaren kontserbazioari buruz egiten ari garen lana ezagutzera emango dugu.

Izan ere, ehunak gaizki erabiltzeak, gaizki biltegiratzeak, parasitoek eta zuntzen pixkanakako narriadurak pieza suntsitzea eragin dezakete. Gure bilduman ehun-pieza ugari ditugu, eta gure eginbeharra da behar bezala kontserbatzea, etorkizuneko belaunaldiek haien iragana ezagut dezaten.

Soledad Santisteban ehungintzan adituak azalduko digu zein zailtasun izan ditugun eta zer irtenbide eman dizkiegun pieza jakin batzuei hobeto kontserba daitezen.

  • urr 11 2024
  • 10:30h -(e)tik 11:30h -(e)ra
  • Tere Verdes Pasabidea z/g (Moraza plazaren ondoan)
Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Museoko materailaren bizitza

IV. Jardunaldiak: "Prebentziozko kontserbazioa Euskal Abertzaletasunaren Museoaren bilduman"

IV. Jardunaldiak: "Prebentziozko kontserbazioa Euskal Abertzaletasunaren Museoaren bilduman"

Jardunaldi honetan museoetako kontserbazio prebentiboa landuko dugu Begoña Aristeguiren eskutik. Arte Ederretan lizentziaduna da, eta zaharberritzean eta prebentziozko kontserbazioan espezializatuta dago. Hainbat museotan eskuratu du esperientzia, hala nola museo arkeologiko nazionalean, museo etnologiko nazionalean, New Yorkeko Guggenheim arte moderno eta garaikidearen museoan eta Bilboko Guggenheim museoan.

Bildumen kontserbazioan espezializatua, jardunaldi honetan Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoaren bildumaren prebentziozko kontserbazioaz.

 

 


 

  • aza 17 2023
  • 10:00h -(e)tik 11:00h -(e)ra
  • Sabino Arana Fundazioa. Morazan Enparantza Bilbo
IV. Jardunaldiak: \

IV Jardunaldia kontserbazioari buruzko. Hitzaldiak "Iraganari leihoak irekia"

IV Jardunaldia kontserbazioari buruzko. Hitzaldiak "Iraganari leihoak irekia"

Nestor F. Marqués arkeologoa da, ondareari aplikatutako teknologian ikertzaile aditua eta kulturaren dibulgatzailea izango da hitzaldia emango duena. Nazioartean lan egiten du, ondarea 3Dn birtualizatuz, kalitate eta bereizmen handienarekin, fotogrametría teknikaren bidez. Azken urteotan, ikertzaileek eta publiko orokorrak ondare-monumentuetan eta museo-bildumetan 3Dko ereduen bidez sartzeko aukera izan dute. Horietatik abiatuta, irisgarritasun unibertsaleko estrategiak ere garatzen ditu, tamaina naturaleko erreplikak sortuz, piezak handituz edo murriztuz, 3D inprimaketari esker.

Aitzindaria da Espainiako ondareari 3D birtualizazio-teknologia aplikatzen, eta hainbat ikerketa-proiektu eta erakusketa antolatu zituen. 2021eko martxoan, Pablo Aparicio Resco eta Miguel Fernández Díazekin batera, 3D Stoa – Patrimonio y tecnología enpresa sortu zuen. Hainbat profiletako profesional-talde bat du, historia- eta kultura-ondarearen arloko teknologia-laneko elementu guztiak batzen dituena. Birtualizaziotik eta 3D inprimaketatik hasita, eta birsortze birtuala, dron bidezko dokumentazio arkeologikoa,bisita birtualak,errealitate areagotuaren eta birtualaren bistaratzea edo proiektu integralen kudeaketa barne hartuz. Era berean, Koré Formación ondare eta teknologiako irakaskuntza-plataformaren sortzaileetako bat eta irakaslea da. Plataforma horrek askotariko ikastaroak eskaintzen ditu belaunaldi berriak kultura-ondarearen ikuspegi espezifikotik arlo teknologikoetan trebatzeko.

  • urr 27 2023
  • 10:00h -(e)tik 12:00h -(e)ra
  • Sabino Arana Fundazioa. Morazan Enparantza Bilbo

Prebentziozko zainketa 2022

Prebentziozko zainketa 2022

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak EHUko Arte Ederretako Fakultateko ikasleentzako tailer bat antolatu du hirugarren urtez jarraian, Museoko materialen prebentziozko kontserbazioari buruz.

Jarduera horien helburua da ikasleei laneratzeko bidean espezializazio-eremu desberdinak ezagutzeko behar diren tresnak eskaintzea.

Hainbat diziplinatako espezialisten ezagutzak uztartuko ditugu arlo honetan jorratu beharreko gaiari buruzko ondorengo master class batekin. Jardunaldi honetan museoetako kontserbazio prebentiboa landuko dugu Begoña Aristeguiren eskutik. Arte Ederretan lizentziaduna da, eta zaharberritzean eta prebentziozko kontserbazioan espezializatuta dago.

Hainbat museotan eskuratu du esperientzia, hala nola museo arkeologiko nazionalean, museo etnologiko nazionalean, New Yorkeko Guggenheim arte moderno eta garaikidearen museoan eta Bilboko Guggenheim museoan.

Bildumen kontserbazioan espezializatua, jardunaldi honetan Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoaren bildumaren prebentziozko kontserbazioaz eta larrialdi planaz arituko da.

Ondoren, gure museoan kartoizko bilgarriak egiteari buruzko master class bat egingo dugu.

  • urr 21 2022
  • 09:30h -(e)tik 12:00h -(e)ra
  • Sabino Arana Fundazioa. Plaza Moraza Bilbao
Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Prebentziozko kontserbazioari buruzko jardunaldiak

Ehun-gaien zaintza III. Jardunaldiak

Ehun-gaien zaintza III. Jardunaldiak

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak hirugarren urtez jarraian jardunaldi bat antolatu du EHUko Arte Ederretako Fakultateko ikasleentzat, ehunak kontserbatzeari buruz. Jarduera horien helburua ikasleei laneratzeko bidean hainbat espezializazio-eremu ezagutzeko beharrezkoak diren tresnak eskaintzea da.

Hainbat diziplinatako espezialisten ezagutzak tratatu beharreko gaiari buruzko ondorengo master class batekin lotzean datza.

Jardunaldi honetan, Euskal Abertzaletasunaren Museoa ehungintzaren kontserbazioari buruz egiten ari dela ezagutaraziko dugu, eta nola gaizki erabiltzeak, gaizki biltegiratzeak, parasitoek eta zuntzen narriadura mailakatuak pieza suntsitzea eragin dezaketen.

Gure bilduman ehun-pieza ugari ditugu, eta gure eginbeharra behar bezala kontserbatzea da, etorkizuneko belaunaldiek beren iragana ezagut dezaten. Soledad Santisteban ehungintzan adituaren eskutik, azalduko digu zer zailtasunekin egin dugun topo eta zer irtenbide eman dizkiegun pieza jakin batzuei, hobeto kontserba daitezen.
  • aza 11 2022
  • 10:00h -(e)tik 12:00h -(e)ra
  • Sabino Arana Fundazioa. Plaza Moraza Bilbao
Museo del Nacionalismo Vasco. Ehun-gaien zaintza III. Jardunaldiak

Itzaldia "Bila iezadazu Arte-Arduradun bat! Erakusketak eta komisariotzak, hurbiltze bat"

Itzaldia "Bila iezadazu Arte-Arduradun bat! Erakusketak eta komisariotzak, hurbiltze bat"

Euskal Abertzaletasunaren Museoan, Bilboko Arte Ederren Museoarekin elkarlanean, topaketa eta lan-saio batzuk antolatu ditugu museoen barruan egiten den lana erakusteko eta Arte Ederretako ikastaroetan jorratzen diren gaietan sakontzeko. Unibertsitateetatik ematen den prestakuntzaren osagarria izango da, irakasleei lagunduko diena erakusketa bat edo museo bat bisitatzen denean lehen begirada batean ikusten ez diren alderdietara hurbiltzen.

Lehen saio honetako gaia da “Bila iezadazu arte-arduradun bat! Erakusketak eta komisariotzak, hurbiltze bat”

XX. mendeko artearen bereizgarri bat da tarte honetan aldi baterako erakusketek eta komisarioaren figurak gero eta garrantzia handiagoa hartu dutela. Izan ere, gaur egun alderdi bi horien inguruko azterketa eta ikerketa, berezko generoa osatzen dute artearen inguruko literaturan.

Askotariko ikerketa akademikoak egin dira, bai eta argitalpen ugari ere, gai honen inguruan. Erakusketen eta hauek bultzatu zituzten komisarioen ibilbideek ahalbidetu dute,aldi berean, erakusketa berriak antolatzea. Hitzaldiak proposatzen du aldi baterako erakusketen komisariotza lanerako hurbiltze bat, “curator” baten ikuspuntutik, zeinaren lanak zerikusia baitu nagusiki museoaren bilduma iraunkorraren lanketarekin.

 Horretarako daukagu gaur gure ondoan Miriam Alzuri, Bilboko Arte Ederren Museoan Arte Moderno eta Garaikidearen kontserbatzaile dena.

Miriam Alzuri [Niquero, Oriente (Kuba), 1964] artearen historiatzaile da. 1998. urteaz geroztik bere lan profesionala garatzen du Bilboko Arte Ederren Museoan, non Erakusketen Departamentuko arduradun izan zen 2003etik 2008ra bitartean. Gaur egun museo berean lan egiten du Arte Moderno eta Garaikidearen Kontserbatzaile gisa. Ikertzaile gisa, arreta jarri du 1936. urtea baino lehenagoko Espainiako artean, eta oso bereziki aldi horretako euskal artistek utzi diguten lanean, batez ere artearen kritika esparruan eginiko jardueran. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailarengandik jaso zuen Ikerketa bekak ahalbidetu zion 1991-92 bitartean 1900-1936 garaiko Bilboko prentsaren arte kritikari buruzko lana aurrera eramatea (argitaratu gabea) eta hainbat ikerketa egin ditu Juan de la Encina ezinenez ezagutua izan zen Ricardo Gutiérrez Abascali buruz, seguruenik Guda Zibil aurreko arte kritikorik ezagunena eta errespetatuena. Lanketa horren emaitza dira ondorengo lanak: Juan de la Encina. De la crítica de arte. Conferencias inéditas. 1928-1954 (Bilbao, 1993), Juan de la Encina. Pintores vascos. Comentarios sueltos (1906-1941) (Bilbao, 1997) eta Juan de la Encina. Una trama para el arte vasco (Bilbao, 2013). Museoan parte hartu du 68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian 1968-2018 (Arte Ederren Museoa, 2018) erakusketaren ko-komisariotzan; bai eta Vicente Ameztoy (Ameztoy, Madrilgo Arte Ederren Zirkulua eta Bilboko Arte Ederren Museoa, 2029-2020) eta Isabel Baquedano (De la belleza y lo sagrado, Museo de Bellas Artes de Bilbao y Museo Universidad de Navarra, 2019-2020) artisten lanarekin egindako atzerabegirakoan.

  • urr 19 2022
  • 17:30h -(e)tik 19:00h -(e)ra
  • Sabino Arana Fundazioa. Plaza Moraza Bilbao
Museo del Nacionalismo Vasco -  Conferencia \

Prebenziozko zainketa

Prebenziozko zainketa

Gaur egungo ikasleei espezializatzeko eta lan munduan sartzeko beharko dituzten tresnak ezagutzera emateko jardueren barruan, Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak, bigarren urtez, EHU-UPVren Arte Ederren Fakultateko ikasleentzako tailerra antolatu du Museoko materialetan prebentziozko zainketa egitearen inguruan.

Tailer hauen xedea da diziplina anitzetako adituen ezagutzak   lotzea jorratu nahi den gaiari buruzko tailer praktikoan egingo den lanketarekin.

Jardunaldi hau dedikatu dugu museoetako kontserbazio prebentiboa lantzera, eta bertan izango dugu Begoña Aristegui, Arte Ederretan lizentziaduna, zaharberritze lanetan espezializatua, eta prebentziozko zainketan aditua. Aristeguik hainbat museotan hartu du bere ezagutza, hala nola Arkeologia Museo Nazionalean, Museo Etnologiko Nazionalean, New Yorkeko Guggenheim Arte Moderno eta Garaikidearen Museoan eta Bilboko Guggenheim Museoan. Bildumen kontserbazioan espezializatua delarik, Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoaren bildumaren prebentziozko kontserbazioari eta larrialdi-planari buruzko jardunaldi honetan, gure museoan kartoizko bilgarriak egiteko tailer praktiko bat egingo du.

Marian Moreno, Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoaren arduradunak ongietorria eskainiko die etorkizuneko profesionalei. Beraiekin etorriko da Katrin Alberdi EHU-UPVren Arte Ederren Fakultateko Kontserbazio eta Zaharberritze Graduko irakaslea, bai eta fakultate bereko beste hainbat irakasle ere.

Ehunen kontserbazioa

Ehunen kontserbazioa


Ehunen kontserbazioa beti izan da ahalegin handia. Zuntzak erabiltzeak, gaizki biltegiratzeak, parasitoek eta pixkanaka hondatzeak, epe luzera, pieza suntsitzea eragiten dute.

Hainbat ehun-pieza gorde behar ditugu, etorkizuneko belaunaldiek beren iragana ezagutu dezaten (familiakoa, soziala, historikoa, ikonografikoa...) eta etorkizuna eraikitzeko oinarri aktiboa izan dadin.
 
Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak ahalegin handia egin du bere ehunak ahalik eta baldintzarik onenetan kontserba daitezen.
 
Aurkezpen honek museo honetako Ehun Funtsarekin egin den prebentziozko kontserbazio lana erakutsiko du.
 
Ondoren, ehunak manipulatzen ikasteko praktika bat egingo da. Arrisku txikiena jasaten dutela kontrolatuko da, eta, horrela, balizko kalteak saihestuko dira, betiere ehunen manipulazio orok arrisku handia duela pentsatuz.