Zuen dohaintzak

Limako Arantzazuko Ermandadearen ikurrina

Txileko Euskal Etxeak Limako Arantzazuko Amaren Ermandadeari oparitu zion Ikurrina, bere sorreraren 400. urteurrenaren ospakizunean. Ermandade hau da Amerikan euskaldunek sortu duten elkarterik zaharrena, 1612ko otsailaren 13an sortu baitzuten Liman “euskal aberriko kideek”, Bizkaitik, Gipuzkoatik eta Nafarroatik joandakoek, alegia. Limako Arantzazuko Amaren Ermandadeak emana eta Euskal Abertzaletasunaren Museoan gordetzen dena

Data: 2012 

Inbentario zenbakia: 22/0907

Neurriak: Garaiera 135 zm x luzera: 212 zm

Irudia handitu

3 orrialdetatik 2.a, 27 elementutatik 13.etik 24.era