Argazki funtsa

Funtsezko pertsonak

Euskal abertzaletasunaren kontakizunean ezinbestekoak diren pertsonen aurpegi eta istorioak, haien ideia, ekintza eta konpromisoek arrasto sakona utzi baitzuten gure herrian.

Menua Bildumak ikusi

Ander Arzelus Toledo "Luzear"

Donostian jaio zen, 1898ko abuztuaren 15ean. Gazte-gaztetatik, hiri hartako Aurrezki Kutxako lana kulturgintzarekin uztartu zuen (16 urterekin hasi zen bertan lanean) . “Euskaltzaleak” elkarteko kiderik aktiboenetakoa izan zen Aitzol, Lizardi eta Bengoarekin batera.

1930. urtean EAJko alderdikide egin zen. Hurrengo hamarkadan “Luzear” ezizena erabili zuen “Euzkadi”, “El Día” eta “Argia” egunkarietan argitaratzen zituen idazkietan.

Askotariko karguak bete zituen EAJren Donostiako Uri Buru Batzarrean, bai eta GBBn eta Euzkadi Buru Batzarrean ere. EAJren aberri erakunde honetako burukide izan zen 1935eko uztailetik 1949an zendu zen arte.

Bera izan zen, José Antonio Agirre eta Francisco Basterretxearekinn batera, 1936ko Autonomia Estatutua eta EAJ gobernuan sartzea negoziatu zuenetako bat, II Errepublikan, gerra hasita zegoela.

Santoñan harrapatu eta heriotze zigorrera kondenatu zuten. El Dueson gartzelaratu zuten. Handik Larrinagara eraman zuten eta azkenean Burgosera. Bertan zela, zigorra aldatu zioten 1942an.

Aske utzi zuten 1943ko urtarrilaren 13an. Ondoren, EAJk antolatu zuen Erresistentzian aritu zen eta erbestera atera behar izan zuen. 1946an Joseba Rezolarekin elkarlanean aritu zen Radio Euzkadi emisora martxan jartzeko asmoz.

Larriki gaixotua, Parisera eraman zuten, eta bertan ebakuntza egin zioten arren, azkenean ezin izan zuen hobera egin.

Beyrisen zendu zen, Baionan, 1949ko abuztuaren 17an.

Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Ander Arzelus \ Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta

1 orrialdetatik 1.a, 12 elementutatik 1.etik 12.era