Argazki funtsa

Gure Bazterrak

Menua Bildumak ikusi

Eusko Legebiltzarra

1979ko urriaren 25ean Gernikako Autonomia Estatutua onetsi zen, eta horren ondorioz sortu zen Eusko Legebiltzarra. 1980ko martxoaren 31n Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan, Gernikako foru-hirian egin zuen Legebiltzarrak lehen bilkura. Legebiltzar sortu berriaren lehen erabakietako bat Egoitzen Legea onestea izan zen.

Behin-behineko lehen egoitza

1980ko martxoaren 30etik 1980ko uztailara bitartean, Eusko Legebiltzarrak Bizkaiko Foru Aldundiaren bulegoetan gauzatu zuen bere jarduera: bai administratiboa, bai batzorde-bilkurak eta osoko bilkurak. 1980ko uztailaren 16an egin zen egoitza horretan azken osoko bilkura.

Behin-behineko bigarren egoitza

1980ko uztailaren 21etik 1982ko otsilera bitartean Arabako Foru Aldundian gauzatu zuen Eusko Legebiltzarrak bere jarduera administratiboa. 1982ko otsailaren 11n egin zen egoitza horretan azken osoko bilkura.

Behin betiko egoitza

1982ko otsailaren 1etik Gasteizko Becerro de Bengoa kaleko eraikinean dago Eusko Legebiltzarraren behin betiko egoitza. 1982ko martxoaren 24an egin zen lehen osoko bilkura oraingo legebiltzar-etxean. Kalearen beste aldean administrazio-etxea ezarri zen 2000. urtean, legebiltzarraren instalazioak handituz.

Legebiltzar-etxea XIX. mendearen erdi aldera eraiki zen, Pantaleón Iradierrek irakaskuntza ertaineko institutu bat egiteko atondutako proiektu bati jarraituz. Institutuak 130 urtez jardun zuen eraikin honetan. Hirurogeiko urteetan institutua, Ramiro de Maeztu izena baitzuen ordurako, gaur egun kokatuta dagoen lekura ekarri zuten.

Ikastetxe honek berebiziko garrantzia izan zuen hiriaren historian. Institutuko lehen irakasleek jarduera zientifiko eta kultural oparoa eragin zuten, ikastetxearen irakas-lanaz harago joan eta hiritik kanpora hedatu zena. Euskaldun ospetsu askok ikasi zuten eta azterketak egin zituzten ikastetxe honetako ikasgeletan, hala nola Manuel Iradier, Ricardo Becerro de Bengoa, Federico Baraibar, Julián de Apraiz eta beste askok, zeinen deiturek Euskadiko erakunde komunen egoitza den hiriko beste hainbat kale bataiatu baitituzte. Geroago, ikasle haietako batzuk berriro itzuli ziren etxe honetara legebiltzarkide bihurtuta.

Itxuraldaketa.

Eraikinaren jabetza eskuratu ondoren, institutu zaharra eginkizun berrirako egokitzeko eraberritze-proiektu bat egiteko agindu zuten euskal erakunde sortu berriek. Bi arkitekto gasteiztarrek, José Erbinak eta Julio Herrerok -bigarrena legebiltzarkide ere izan da lau legealditan-, idatzi zuten proiektua. Proiektuak bi helburu zituen: irizpide erabat funtzionalak erabiliz eraikinari toki aldetik ahalik etekin handiena ateratzea, eta barrualdeari ere nortasun markatua ematea. Lehen helburua lortzeko, institutuaren jolastokia izan zen lekuan jarri zen osoko bilkuren aretoa, eta, hala, bilkura-aretoak eraikinaren garaiera osoa hartzen du. Gune horren inguruan bi solairuarte eraiki ziren. Bi solairuarteak fatxadetara doaz eta kanpotik ikusten diren bi solairuak lau solairutan banatzen dituzte.

Euskal Abertzaletasunaren Museo.Eusko Legebiltzarraren eraikina Euskal Abertzaletasunaren Museo.Eusko Legebiltzarraren eraikina Euskal Abertzaletasunaren Museo.Eusko Legebiltzarraren eraikina Euskal Abertzaletasunaren Museo.Eusko Legebiltzarraren eraikina

1 orrialdetatik 1.a, 4 elementutatik 1.etik 4.era