Argazki funtsa

Pertsona enblematikoak

Menua Bildumak ikusi

Amale Arzelus Arrieta

Donostian jaio zen, 1924go otsailak 19an, bere gurasoak, Ander Arzelus “Luzear” eta Amalia Arrieta ziren eta beste hiru ahizpa-neba izan zituen, Itziar, Ander eta Iñaki.

1927an, hiru urterekin, Arantzazu'ko Amaren ikastetxera joan zen, besteak beste, bertako andereñoetako bat, Bitorene Artzelus, bere izeba izan zen.

Txikitatik hasi zen bere jardueratan, “Poxpoliñak” taldean haritu zen, bertan ere hitzaldiak ematen zituen herrietako plaza eta frontoietan, badakigu 4 urte ta erdirekin bere hitzalditxoak ematen hasia zela, garaiko egunkari batean irakurri dezakegunez, honela zion bertan:

    Además de los arriba nombrados intervinieron en el acto, pronunciando discursos y recitando diálogos, los hermanos Olabeaga, de Zumárraga, y los hermanos Uranga y los niños Mocoroa y Salazar, de Tolosa.Pero sobre todos destacó, por sus pocos años. por su desparpajo, por su gracia y por la modulación que supo dar a las· palabras de su bello discurso euskérico, la encantadora y monísima nena de cuatro y medio años Amaletxu Arcelus.

Zortzi urterekin 1932an “Union Radio”an (gero radio San Sebastian izango zenean) bere aita Luzear eta Joseba Zubimendik eratzen zuten euskal irratsaioan ere parte hartzen zuen, bere aitaren gidari pean eta harek prestatzen zizkion lantxoak irratiratzen zituen, bera izan zen lehenengo euskal esataria emakumea irrati bidez.

Gero guda iritxi zen eta Zarautz, Lekeitio eta Bilbotik pasata, iparraldean egin zituen 3 urte, 1937tik, 19-06-1940 bere sendiarekin aita izan ezik, zeren hau espetxeratua izan zen, guda galduta, 1943arte.

Luzear Donostian izan zenetik ez zen geldirik egon eta, besteak beste, antzerki talde bat ere sortu zuen, bertan Amale ere antzezle izanik.

Amale Garai haietan “Schola Cantorum” abesten zuen eta katekista zen bere parrokian ere. 1949 arte Donostian egin zuen lana, lehendabizi euskera eta frantsesa erakusten eta 44tik aurrera Fides inprimategian idazkaritzan.

1948an Andoni Zinkunegirekin ezkondu zen, honek bere atzerriratze garaia indultu baten ondorioz bukatu eta hegoaldera bueltatzea izan zuenean, 1949an abuztuan 28an bere aita “Luzear” zendu zen Iparraldean, atzerrian, eta berak hamar egun beranduago lehenengo semea ekarri zuen.

Geroztik beste 8 seme-alaba erditu zituen ere, azkenekoa 1964ean. 1949an, Elvira Zipitriaren eskakizuna jarraituaz, inprenta utzi eta “Etxe ikastola” ireki zuen, eta horretan jarraitu zuen 1968rarte, ikastolak legeztatzen hasi ziren arte. Geroztik, umeak utzi eta helduei euskera irakasten jarraitu zuen 1990eko hamarkada arte, goiz eta arratsaldez izaten zituen ikasketa saioak.

Bere euskararekiko lanak ez ziren horretan gelditzen eta beste lagun multzo batekin “Arbasoen Izkuntza Zaleak” osatu zuten, bera izan zen idazkaria elkarteak iraun zuen bitartean eta “Eŕi Euzkera” hiruhilabetekaria ere ateratzen zuten, bera izan zen horretaz arduratu zena ere.

1994tik, “Euskerazaintza”ko “Euskaltzain” izan zen ere bere azken egunetaraino, ez zuen amore eman bere bizi guztian.

2015-09-28an zendu zen, beti bere bizileku izan zen Donostian

 

Bilbon, Jonan Zinkunegi Arzelusek 2023ko urriak 22an.

Museo del Nacionalismo Vasco - Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Museo del Nacionalismo Vasco. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Amale Arzelus Arrieta

1 orrialdetatik 1.a, 20 elementutatik 1.etik 20.era