Argazki funtsa

Pertsona enblematikoak

Menua Bildumak ikusi

Bay Sala

"Bay Sala", Juan Bayon Saladoren izengoitia, Logroñon jaio zen 1913ko ekainaren 24an.

Familia apal bateko semea, 1918an Bilbora joan zen eta Barrenkale Barrenan biziko da. Bizkaiko hiriburuan sortu zitzaion pinturarako bokazioa.

Artean nerabea zela, sasoi hartan Federico Saenz eta Angel Larroque bizkaitar pintoreen zuzendaritzapean zegoen Bilboko Arte eta Ofizioetako Eskolara hasi zen, gau-eskolak eta industri pintorearen lan gogorra txandakatzen zituela. 30eko hamarkadaren hasieran Bilboko Areatzan ipini zuen bere pintura-astoa, jendearen aurrean, eta bertan pintatu ohi zituen bere koadroak, gero inguruan begira zeudenen artean haiek zozketatu ere bai.

Horrela gurasoen ekonomiari laguntzen zion. 1941ean Bilboko "Café Suizo"n egin zuen lehenengo bider bere artailuen jendaurreko erakusketa; J.B. inizialekin izenpetu zituen. Jendea Juan Bayon Salado “Bayon, Arenaleko mutila” ezizenarekin ezagutzen hasi denez, haren ordez Bay Sala izengoitia hartu du.

1945ean Bizkaiko Arte Elkartearen bazkide sortzaile izan zen, eta pintatzaile adiskide batzuekin batera “La paleta del Nervion” izeneko tertuliak sortu zituen. 1950eko udaberrian Parisera joan zen bere familia guztiarekin, inpresionismoaren sustraiak aurkitu guran, eta han Senaren hiriaren xarma guztia pintatu zuen: haren kaleak, haren plazak, haren bulebar alaiak, haren monumentuak, baita Frantziako beste hiri eta bazter batzuk ere.

Bay Sala hilabete batzuetarako bakarrik joan zelarik pintatzera Parisera, 20 urtez geratu zen bizitzen argiaren hirian.

Frantziaren hiriburuan dagoela, aldizka egiten ditu erakusketak Pariseko Roussard Galerian, eta, Bay Salarenganako aintzatespena biziki areagotu delarik, munduko beste hiriburu batzuetan ere erakutsiko du.

1968an Pariseko Toile Aretoaren 16. eta 17. edizioetan parte hartzeko hautatu zuten Cocteau, Dali, Dufy, Picasso, Utrillo eta Vlamineck bezalako beste 35 artista ospetsurekin batera.

"Bay Sala"ren lanak mundu guztiko nazioarte-mailako bildumarik garrantzitsuenetako parte egongo dira.

Pintore entzutetsu gisa itzuli

"Bay Sala" 1969an itzuli zen Bilbora, izen handiko pintore gisa eta Espainiako paisaia-pinturaren adierazgarririk gorenetakotzat.

Hala ere, maiz egiten ditu behin eta berriz bidaiak Parisera, Bretainiara, Belgikara, Herbehereetara eta Veneziara, eta erakusketa bikainak egingo ditu Estatu espainoleko galeriarik ospetsuenetan.

1970ean "Bay Sala" Ibarrara (Orozkon), Ugarte auzora, joan zen bizitzera, 1983an Amurriora lekualdatu zen.

Juan Bayon Salado "Bay Sala" Bilbon hil zen 1995eko apirilaren 2an.

Museo del Nacionalismo Vasco. Bay Sala Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Bay Sala

1 orrialdetatik 1.a, 2 elementutatik 1.etik 2.era