Eusko Ikaskuntzaren VII. Kongresua
Eusko Ikaskuntzaren VII. Kongresuaren kartela. Euskal kulturako hainbat pertsona ezagunen ekimenez eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, 1948an Eusko Ikaskuntzaren VII. Kongresua egin zen Miarritzen, mundu osoan zehar barreiatutako lkulturako jendea berriz elkartzeko aukera eman zuena. Hamabost ataletan banatuta, hamarkada dramatiko baten ondoren euskal ikasketen egoeraren errepasoa egin zuten biltzarkideek. Aurkeztutako ehun txosten eta komunikazio baino gehiago berreskuratu dira liburuki honetan. Euskal Abertzaletasunaren Museoan kontserbatutako Villa Izarra funtsekoa.
Data: 1948ko irailak 12/19
Inbentario zenbakia: 92/0830
Neurriak: altuera: 80 zm x zabalera: 60 zm