Europako karta etnografikoa, 1918 [nformazio gehiago]
Gerra Handiaren azkenetan, 1917ko urrian, sobiet iraultzak boterea lortu zuenean, komunistek erregimen berriaren printzipioen artean jarri zuten herrien autodeterminazioarena.
1918aren hasieran, berriz, printzipio bera aldarrikatu zuen munduko gatazken konponbide AEBetako Wilson presidenteak.
Estaturik gabeko nazioen eskubideen alde ziharduen Nazionalitateen Batasunak honako mapa hau argitaratu zuen 1918an Europako herriak zeintzuk ziren erakusteko.
"Carte Ethnographique de L'Europe"
Data: 1918
Inbentario zk: 09/0301
Neurriak:
Luzera: 107 zm x zabalera: 87zm