Euzko Abendearen Ereserkija
Sabino Arana Goirik idatzi zuen letraren lehen bertsioa, 1895ean, Larrinagako kartzelan emandako espetxealdian. Urte batzuk geroago, 1902an, espainiar agintarien jazarpen ugarien ondorioz, Larrinagan berriro ere preso zegoela, gure ereserkiaren behin betiko letra idatzi zuen. Arana Goiriren jatorrizko ideia ‘ezpata-dantzaren’ musika lagun interpretatzea zen, baina hil ondoren, Kelda Zabala musikagileak gaur egun ezagutzen dugun moldea eman zion. Diktadura frankista amaitu ostean, 1983ko apirilaren 14an, Eusko Legebiltzarrak 8/9183 Legea onartu zuen eta, horren bidez, Eusko Abendaren Ereserkia berriro ere izendatu zen Euskadiko ereserki ofizial. Neurriak: Luzera: 14 zm x zabalera: 10 zm. Inbentario zk: 11/1957