Euskal Loteria
“Euskal Loteria” izeneko jokoa, ehun hitzez osatua, euskara ikaslerik gabe ikasteko. Kartoizko kutxa batean zetozen koloretan inprimatutako 15 kartoi, fitxak jartzeko 4 kartoi txikiago eta euskara irakurtzeko arauak zituen orri bat. Zorro txiki baten barruan kartulinazko 192 fitxa irudi bakoitzaren izenarekin. Federico Belaustegigoitiak 1930 inguruan sortutako jokoa. "Euskara ikasteko ASMAKIZUN BERRITZAILEA, irakaslerik gabe ikasteko. Oso dibertigarria, erraza. Familientzat, eskolentzat, solasaldietarako". Ale honek bi bonbardaketa jasan zituen eta diktadura garaian lagun eta senideekin egindako bileretan oso erabilia izan zen, klandestinitate garaian euskara sustatzeko. Belaunaldiz belaunaldi igaro zen. José Ramón Zorrakinek emana eta Euskal Abertzaletasunaren Museoan kontserbatua.
Data: 1930
Inbentario zk.: 95/0371
Neurriak: Luzera: 29 zm x zabalera: 16 zm x altuera: 4 zm