30eko hamarkadako bidaia-gramofonoa
"Peter Pan" markako bidaia-gramofono bitxia da, oso berezia. Peter Pan Gramophone enpresa Londresko West End-en hasi zen 1920ko hamarkadaren hasieran, Suitzan eginiko osagaiekin beren makinak muntatzen. Bere modelorik ezagunenak bidaia-gramofonoak ziren, tamaina txikikoak. Peter Pan izena dator 1923 eta 1926 bitartean modelo hau ekoiztu eta merkaturatu zuen enpresatik, Peter Pan Gramophone Ltd., eta Londresen Gerrard St. eta Frith St. Kaleetan kokatuta zegoen. Enpresa ingelesa zen arren, gramofono horiek beste herrialde batzuetan ere ekoiztu ziren, hala nola Suitzan (handik baitzetozen motorrak, Thorensek egin ohi zituenak). Gramofonoa “bidaietarako” erabilia zen, tolesgarria da. Modelo horiek «gramofono/kamera» izenez ezagutzen ziren (bilduak daudenean argazki-kamera baten antza zutelako), eta oso ezagunak izan ziren XX. mendeko 20ko hamarkadan. Kaxa bat du, kolore marroiko larru itxurako materialez estalia, mekanismoa zabaltzeko irekitzen dena. Metal kromatuzko piezez osatuta dago, eta mekanismoak tronpa teleskopiko bat, lau hagaxka tolesgarriz osatutako plater bat eta bozgorailu malgu bat ditu. Inbentario zenbakia: 06/1561 Neurriak: luzea: 17 zm x zabal: 11,4 zm x altua: 16 zm