Katilua eta te platera, Eusko Jaurlaritzaren zigiluarekin
Te katilua eta platera jokoan, loza ingelesean, krema kolorekoa, lisoan. Plateraren ertzak erliebe tartekatua duten uhinak ditu. Katiluaren heldulekua uhindua da eta adar bat imitatzen du. Bi piezek Eusko Jaurlaritzaren zigilua gris ilunez grabatuta dute. Grindley England markako portzelana zuri esmaltatuzkoa da. Atzealdean zigilu bat dauka, marka horren 1936-1954 urteei dagokiena. Aurreko aldean, Euzkadiko Jaurlaritzaren ikurra ageri da, 36-37 urteetan. Agirre Lehendakariak erabilitako ontziteriaren zati zen. Euskal Abertzaletasunaren Museoan dago. Data: 1936-1937. Inbentario zenbakia: 14/0107. Neurriak: platera: diametroa: 14,7 zm. Taza: garaia 7,3 zm x zabalera 10,3 zm