Bilduma iraunkorra

Bitxia

Espazio berri bat irekiko dugu Nor gara gu? erakusketan. Gure webgunean ere ikus dezakezu.

Erakusketa iraunkorraren edo denboralearen parte ez den pieza, objektua, elementua... izango da, baina museoaren bildumaren parte edo beste erakunde baten mailegua da.

"Bitxiak" txokoan ikusi ahal izango duzu, eta modu iragankorrean egongo da ikusgai hilabetez.

Menua Bildumak ikusi

Francisco Lorda Yoldi jaunaren erretratua

Euska lAbertzaletasunaren Museoa-n euskal historiako bi figura handiren arteko lotura ospatzen dugu: Francisco #Lorda Yoldi, 20ko hamarkadan Iruñean Euskal Abertzaletasuna sendotzean giltzarri izan zena, eta Javier #Ciga margolaria, erretratu magistral bat eskaini ziona.


1877an ondoko etxeetan jaioak, biek haurtzaroa eta militantzia partekatu zuten Iruñako lehen Euskal Etxearen sorreran. Lorda zinegotzi jeltzale ospetsuak euskal balioetan oinarritutako ikuspegi munizipalista berri bat sustatu zuen; Cigak, berriz, erretratu tradizionaletik harago doan obra batean jaso zuen bere esentzia, bere figura fisikoa ez ezik, arima eta izaera politikoa ere agerian utziz.

Lorda 1923an erori ondoren mugitu ezinik egon zen aldi batean egindako erretratu hau bere sakontasun psikologikoagatik, maisutasun teknikoagatik eta ondoan dituen objektuen sinbolismoagatik nabarmentzen da, zinegotzi intsignia kasu. Bien arteko adiskidetasunaren eta errespetuaren isla, gure erakusketan goza dezakeguna.

Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Francisco Lorda Yoldi jaunaren erretratua Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Francisco Lorda Yoldi jaunaren erretratua Museo del Nacionalismo Vasco. Retrato de D. Francisco Lorda Yoldi

1 orrialdetatik 1.a, 5 elementutatik 1.etik 5.era