Bitxiak

Agirre Lehendakariaren bidaia-kutxak Martxoa 2025

Urte batzuetan Agirre Lehendakariak erbestera bidaiatu behar izan zuen. Euskaditik Parisera, Bruselara, Berlinera, Estatu Batuetara eta erdialdeko eta Hego Amerikako herrialde askotara joan zen. Hauek dira bere bidaia handian erabili zituen kutxak. Jose Antonio Agirre eta Lekuberen Oinordekoek emanak.

Martxoaren 6an jaio zen, eta 22an hil.

Oraingo honetan, 1950/03/03an agertutako albiste baten zati bat dakargu:

AGIRRE LEHENDAKARIAK AMERIKAKO ESTATU BATUETAKO PRENTSARENTZAT EGINIKO ADIERAZPENAK

New York, martxoak 1 (OPE).-
Agirre Lehendakariak kazetarien aurrean egin dituen adierazpenak jaso ditu, Amerikako prentsak Washington eta New Yorken.

I.N. 8. Agentziaren erreferentziak egun gutxi barru zabalduko dira:
“José Antonio Agirre, Euzko Jaurlaritzako erbesteko Lehendakariak, adierazi zuen konfiantza duela Amerikako Estatu Batuek ez diotela Francisco Franco jeneralaren gobernuari laguntzarik emango.
Agirre jauna, Washingtonen izan den egun apurretan, Estatu Departamentuko funtzionarioekin batzartu da- ez ditu haien izenak eman- bai eta Kongresuko kideekin ere, horien artean Herbert Lehman senataria (Utah estatuko demokrata) eta Jacob Javita (New Yorkeko demokrata), J Carnhan (Misuriko demokrata). Agirrek ondorengoa esan zuen: ”Benetan harrituko ninduke Francok Amerikako Estatu Batuen laguntzarik jasoko balu”.


Agirre jaunak ondorengoa adierazi zuen “negargarria izango litzateke, mundu osoko demokraziarentzat, Amerikako Estatu Batuen aldetik Francori laguntza materialik ematekotan. Aurreratu zuen kanpoko laguntzarik gabe Francoren erregimena berez eroriko litzatekeela, Francoren Gobernua “egunez egun gero eta sendoago baitago” Adierazi zuen erbesteratu taldeak, hauen artean euskaldunak, monarkikoak eta sozialista liberalak fronte batua eratzen ari direla Espainian demokrazia berrezartzeko.
Esan zuen Espainiaren barruan mugimendu klandestino bat egon badagoela, eta horren bidez espainiar herriari informatzen zaiola demokraziak Europako mendebaldean ematen dituen pausuez.
Agirre jaunak aurreratu zuen Amerikako Estatu Batuek Francori laguntza bidali ezean, haren babesle nagusiek, enpresari handiek, babesa kenduko diotela erregimenarekin identifikatzea probetxugarria ez dela ikustean.
Agirre jaunak espero du diktaduratik demokraziara “trantsizio baketsua” eman ahal izatea. Adierazi zuen ez dagoela arriskurik Francoren erorketaren ondorengo giro nahasian komunistek boterea beregana dezaten. Nabarmendu egin zuen espainiar herriak jakin dakiela bere tokia mendebaldeko demokrazien artean dagoela, eta Marshall Planean eta Atlantikoko Batasunean parte hartzeko aukera ematea espero duela.

Esan zuen Amerikako Estatu Batuek Francori babesa ematekotan, horrek mundu osoan ondorioak izango zituela. Adierazi zuen halako urrats bat pizgarri izango litzatekeela Mendebaldeko Europako mugimendu komunistentzat, eta Stalinentzat ez litzatekeela ezer atseginagorik izango”. Nabarmendu zuen Estatu Batuek Francori ematen dioten babesa "Latinoamerikako diktadore txikientzako ere izango dela. Adierazi zuen Espainiako herriak Gobernu Demokrata ezartzeko itxaropen guztiak galduko lituzkeela, Estatu Batuek Francori laguntzekotan. Egunkariek ere argitaratzen dute Agirre Lehendakariak United Presa Agentziako erredaktore bati egindako adierazpenen beste erreferentzia bat. Bertan, besteak beste, honako hau adierazten da: Erbesteko Eusko Jaurlaritzako lehendakari José Antonio Agirre jaunak esan zuen Vatikanoa ez dela Espainiako erregimen frankistaren alde egiten ari, eta Francoren aurkako jarrera kementsua hartzea erregutu die Espainiako gotzainei. Agirre jaunak esan zuen Alberto Marin Artajo Francoren Kanpo Arazoetako ministroak Vatikanoa bisitatu zuela joan den abenduan, konkordatu bat adosteko asmoz, baina bere eskaera atzera bota zutela. Gaineratu zuenez, txostenen arabera, Vatikanoak Espainiako Gobernu hau behin-behinekoa dela uste du, eta ez iraunkorra, eta arriskutsua iruditzen zaio erregimen diktatorialekin ados dagoela pentsatzea.

Agirre jaunak adierazi zuen Estatu Departamentuko funtzionarioekin eta Kongresuko kideekin elkarrizketatu dela, eta oso pozik zegoela bere elkarrizketen emaitzarekin. Funtzionarioei esan zien datozen hilabeteotan Amerikako Estatu Batuek Espainiari laguntza ekonomiko oro ukatzen badiote, Espainiako egoera azkar aldatuko litzatekeela. Gaineratu zuenez, berarekin hitz egin zuten funtzionario askok erabateko sinpatia izan zuten Francoren erregimenaren aurkako jarrerarekin, eta errespetu handia erakutsi ziguten. Euskal erresistentzia mugimendua ondo antolatuta dagoela esan zuen, bere irrati estazioarekin eta Espainia barruko argitalpenekin. Bestalde, Agirre jaunak esan zuenez, "Koalizio antifrankista existitzen dela onartzen bada eta koalizio hori animatzen eta babesten bada, Francoren erregimena nahiko azkar eror daiteke

 

Jose Antonio Agirre eta Lekuberen Oinordekoek emanak eta Euskal Abertzaletasunaren Museoan kontserbatua.

Data: 1942 - 1941

Inbentario zk.: 05/0172, 05/0173

100, 91

Agirre Lehendakariaren bidaia-kutxak
Agirre Lehendakariaren bidaia-kutxak
Agirre Lehendakariaren bidaia-kutxak
Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Agirre Lehendakariaren bidaia-kutxak
Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Agirre Lehendakariaren bidaia-kutxak
Agirre Lehendakariaren bidaia-kutxak
Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Agirre Lehendakariaren bidaia-kutxak

“Koalizio antifrankista dagoela onartzen bada, eta bultzatu eta babesten bada, Francoren erregimena azkar samar eror daiteke.”

Lehendakari José Antonio Agirre ta Lekube

Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Agirre Lehendakariaren bidaia-kutxak “Las declaraciones del Presidente Aguirre y la prensa americana”

Erakusketaren bideoa