Bilduma iraunkorra
Aurkitu bilduman funtsezkoak diren pieza batzuk gaika banatuta:
Ikusi bilduma iraunkorraSabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoaren bilduma osatzen dute XIX. mendetik aurrera datozkigun jatorrizko materialak. Etengabe eraldatzen ari da partikularrek egiten dizkiguten dohaintzei esker. Balio historiko handia du bai eta, hainbat kasutan, sentimentala ere.
Ehunen funtsa osatzen dute askotariko piezek,hauen artean daude banderak, zapiak eta osagarriak, neurri handi batean gure memoria historikoaren parte garrantzitsu bat transmititzen eta gordetzen dutenak.
Ehunen bildumaz gain, nabarmendu beharrekoa da gure argazki-funtsa. Ehunka milaka irudi eta artelan grafikok uzten digute gure iraganaren lekukotasun bisuala eta kontakizun historikoa ulertzen laguntzen dute. Funts esanguratsua da, XX. mendeko jarduera politiko eta sozialak, ekonomikoak eta kirolekoak gogora ekartzen dizkigutenak eta, zehatzago, gerra denborakoak eta ondorengo erbeste aldikoak.
Aurkitu bilduman funtsezkoak diren pieza batzuk gaika banatuta:
Ikusi bilduma iraunkorra2024an, espazio berri bat irekiko dugu Nor gara gu? erakusketan. "Bitxiak" txokoan ikusi ahal izango duzu, eta modu iragankorrean egongo da ikusgai hilabetez.
Ikusi hileko pieza50.000tik gora irudi, gure historiako unerik gogoangarrienetakoak erakusten dituztenak.
Kontsultatu argazki-galeriakMuseotik-en sar zaitez eta Euskal Abertzaletasunaren Museoaren katalogoa osatzen duen materiala ikusiko duzu.
Museotik-era joan