ERAKUSKETA IBILTARIA

Itzalpeko emakumeak. Deba Euskal Abertzaletasunaren Museoak hainbat objektu utzi dizkio erakusketari

Gerra garaiko eta gerraosteko indarkeria jasan zuten emakume aitzindariak omentzea helburu duen 'Itzalpeko emakumeak' erakusketa ibiltaria da.  XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak dira erakusketaren protagonistak. Historian zehar hainbat emakume aitzindari isilaraziak izan dira emakume izateagatik. Erakusketa honekin emakume hauei aurpegia eta ahotsa jartzen zaizkie; elkartasuna, laguntasuna, erresistentzia, borroka, eta sorkuntzaren adibide direlako.
 

Euskal Herriko emakumeek 36ko gerran eta ondoren jasandako gehiegikeriak eta bortizkeria ezagutzera ematen du erakusketak, eta baita baldintza gogor haietan gizarteko hainbat alorretan gailendu ziren emakumeen ekarpena azaleratu ere. Ibiltaria da erakusketa, eta parte bat herrira moldatzen da. Hala, Tene Mujika idazle, olerkari eta aktibista politiko debarrak atal propioa du. Haren bizitza, ibilbidea... kontatzen dira, sortu zituen lanen bilduma erakusten da, eta bereak ziren hainbat gauza ere jasotzen dira. 

Itzalpetik ateratzen diren emakumeen artean badira euren esparruan aitzindariak izan zirenak, abangoardia izan zirenak, euren ideia politiko eta sozialekin erabat konprometitu ziren emakumeak. Batzuk erbestea ezagutu zuten, bonbardaketengatik eta ezarri zituzten arau inposatzaileetatik ihesi. Beste batzuk, fusila bizkarrera bota eta guda-zelaira joan ziren. Erretagoardian erizain lanetan aritutakoak, erresistentzia antolatu zutenak, klandestinitatean ere diktaduraren aurka aritu zirenak, edota eguneroko borroka txiki eta handiak aurrera eraman zituztenak. Hauek guztiak dira ekimen honen arima, erakusketa honen bihotza.

Debako alkate Gilen Garciak erakusketa egin izana eskertu, eta emakume hauen bizipenak ezagutaraztearen garrantzia nabarmendu du. Herriko kulturan eta historian sakontzen, eta memoria historikoa berreskuratzen lagunduko du, eta “aurrera egiteko ezinbestekoa da atzera begiratzea, memoria berreskuratzea, are gehiago ezkutuan egon diren kolektiboena, emakumeena, kasu”. Bizitza publikoan, baldintza kaskarretan lan handia egin zuten, eta hori ezagutaraztea ezinbestekoa da. 

Gogoratu du, halaber, Tene Mujika hil zela 40 urte bete direla, eta urtebetez bere pertsona eta lana itzalpetik ateratzeko hainbat lan egiten ari direla nola Udala hala beste eragile batzuk. Esaterako, Jakinek berriki digitalizatu ditu Emakume Abertzale Batzako emakumeen lanak, tartean Tene Mujikarena. 

Erkibek eta Debako Udalak osatu dute Deban erakusten den edukia eta erakusketak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Sabino Arana Fundazioaren laguntzak jaso ditu. 

Euskal Abertzaletasunaren Museoak hainbat objektu utzi dizkio Debako 'Itzalpeko emakumeak' erakusketari
  • Presentziala

Deba

16 -(e)tik maiatza -(e)tara 26 ekaina -(e)tatik

Santa Maria elizako kalostran

Euskal Abertzaletasunaren Museoak hainbat objektu utzi dizkio Debako 'Itzalpeko emakumeak' erakusketari
Euskal Abertzaletasunaren Museoak hainbat objektu utzi dizkio Debako 'Itzalpeko emakumeak' erakusketari
Euskal Abertzaletasunaren Museoak hainbat objektu utzi dizkio Debako 'Itzalpeko emakumeak' erakusketari
Euskal Abertzaletasunaren Museoak hainbat objektu utzi dizkio Debako 'Itzalpeko emakumeak' erakusketari
Euskal Abertzaletasunaren Museoak hainbat objektu utzi dizkio Debako 'Itzalpeko emakumeak' erakusketari
Euskal Abertzaletasunaren Museoak hainbat objektu utzi dizkio Debako 'Itzalpeko emakumeak' erakusketari

“Erakusketa honek herriko kulturan eta historian sakontzen, eta memoria historikoa berreskuratzen lagunduko du, eta “aurrera egiteko ezinbestekoa da atzera begiratzea, memoria berreskuratzea, are gehiago ezkutuan egon diren kolektiboena, emakumeena, kasu”. Bizitza publikoan, baldintza kaskarretan lan handia egin zuten, eta hori ezagutaraztea ezinbestekoa da.”

Gilen García, Debako alkatea

Euskal Abertzaletasunaren Museoak hainbat objektu utzi dizkio Debako 'Itzalpeko emakumeak' erakusketari Erakusketaren dokumentu teknikoa