ERAKUSKETA IBILTARIA

DIM Museoen Nazioarteko Eguna

"Mendirik Mendi. Eusko Mendigoizale Batza" erakusketa eta “Nor gara gu?” erakusketa iraunkorra ezagutzera. Ikusgai ditugun elementuen artean bat nabarmendu nahiko genuke.

Euskal Loteriaren jokoa, ehun hitzek osatua, euskal hitzak irakaslerik gabe ikasteko. Kartoizko Kutxa batean aurkezten da.

Koloretan inprimatutako 15 kartoi ditu, beste 4 kartoi txikiago, fitxak jartzeko, eta jokoaren arauak azaltzeko orritxo bat. Kartulinazko 192 fitxa dituen poltsatxoa ere badu, fitxa bakoitzean idatzita dago irudi bakoitzaren izena. Joko hau Federico Belaustegigoitiak sortu zuen 1930ean. Hala zioen: "NOVISIMO INVENTO para aprender el vasco, jugando y sin maestro. Divertidísimo, facilísimo. Para familias, escuelas, tertulias".

Gure eskuetara iritsi da bi bonbardaketa jasan ondoren.

Oso erabilia izan zen diktadura garaian lagun artean eta familian. Klandestinitatean euskara sustatzeko eta ikasten laguntzeko erabilia izan zen.

Familia berean geratu zen urteetan, belaunaldi batek hurrengoari utzi zion oinordetzan

Día de los Museos
Día de los Museos - Euskal Loteria
Día de los Museos
Día de los Museos - Mendirik Mendi Euzko Mendigoizale Batza Bilbao
Botas utilizadas por un mendigoizale
Día de los Museos - Euskal Loteria
Día de los Museos - Mendirik Mendi Euzko Mendigoizale Batza Bilbao

“"Hezkuntzaren eta ikerketaren aldeko museoak"”

ICOM. Museoen Nazioarteko Kontseilua

Botas utilizadas por un mendigoizale