ERAKUSKETA IBILTARIA

Kirolariak

26 panelek osatzen dute erakusketa, eta bertan, eremu paralinpikoan ditugun ordezkari onenen bizipenak eta esperientziak azaltzen dira, besteak beste, Agurtzane Egiluz, Naiara Rodríguez, Laura Ugarte, Amagoia Arrieta, Iñigo Llopis, Mikel Erdozain, Nahia Zudaire, Higinio Rivero, Ander Cepas, Iker Sastre, Fernando Michelena, Rakel Mateo eta Asier Garcíarenak. Istorio bakoitzak kirolari horiek erakutsi duten kemena, borroka eta kirolarekiko grina islatzen ditu, norberaren erronka guztiontzat eredugarria den kirol-lorpen bihurturik.

Euskal Abertzaletasunaren Museoa, funtsezkoa deritzogu kirolari horien aurpegia erakusteari, haien istorioak zuzenean ikus-entzuleen eskura jarrita. Dauden tokiraino iristeko egin duten ahalegina, dedikazio nekaezina eta kirolarekiko maitasuna dira erakusketa honen bizigarriak.

Paulino Oriberen argazki ikusgarri eta hunkigarriei esker egin da erakusketa. Argazkiotan, atleta horien zerizanaren adierazpen gorena islatu da. Gainera, kazetari ezagunek egindako elkarrizketez ere hornitu da bilduma: Javier Lekuona (Cadena Ser Vitoria, Kirolak), Mikel Uriarte (Radio Marca), Juanma Velasco (Marca), Xabier de la Fuente Hilario (EiTB Kirolak), Alfonso Herrán (Diario AS), Iker Rioja (Diario Norte), Olga Jiménez (Radio Onda Cero), Roberto Remajo (Cadena SER, Kirolak), Kevin Fernández (Cadena Ser Vitoria, Kirolak), José Emilio (Radio Vitoria irratiko esataria), Elena Etxebarrieta (Basque Team Euskadi), Roberto Arrillaga (Cadena Cope, Kirolak), Sonia Lus (Cadena Ser Madrid, Kirolak). Horiek guztiek kirolarien ahotsa eta aurpegia ezagutzeko aukera eman digute, eta kirolarion benetako istorioak gertutik partekatzeko aukera ere bai.

«Kirolariak» erakusketa ausardiaz eta ahalegin biziz kirol paralinpikoan arrakasta izan duten euskal atleta horiek ezagutzeko eta aitortzeko gonbidapena da. Ez hutsik egin kirol inklusiboaz gehiago jakiteko ekimen honetan, eta zatoz gure lurraldea harrotasunez ordezkatu duten benetako ‘kirolariak’ ezagutzera.

Zure zain gaude Euskal Abertzaletasunaren Museoan!

Euskal Abertzalesunaren Museoa. Kirolariak
  • Presentziala

Bilbao

30 -(e)tik abendua -(e)tara 30 apirila -(e)tatik

Euskal Abertzaletasunaren museoa, Ibañez de Bilbao 16. Sabin Etxea Eraikina

Euskal Abertzalesunaren Museoa. Kirolariak
Euskal Abertzalesunaren Museoa. Kirolariak
Euskal Abertzalesunaren Museoa. Kirolariak
Euskal Abertzalesunaren Museoa. Kirolariak
Euskal Abertzalesunaren Museoa. Kirolariak
Euskal Abertzalesunaren Museoa. Kirolariak

“Superarse a uno mismo ya es un éxito”

Iñigo Llopis

Euskal Abertzalesunaren Museoa. Kirolariak Euskal Abertzalesunaren Museoa. Kirolariak

Erakusketaren bideoa