ERAKUSKETA IBILTARIA
Mendirik Mendi. Euzko Mendigoizale Batza - Vitoria Gasteiz
Erakusketan ikus daiteke abertzaletasunaren hasieratik, euskal gazteria Euskal Herrian garai batean herritarren artean galtzen ari ziren talde nortasun ezaugarriak berreskuratzen saiatu zela, besteak beste, euskara eta gure kultur adierazpenak. "Mendizaletasunaren bidez, gazte horietako askok modu ezin hobea aurkitu zuten Euskadiko txoko guztiak ezagutzeko, haien munduan eta tradizioetan murgiltzeko, eta Sabinoren ideiak gailurrik garaienetara eta herri urrunenetara eramateko. Horrela sortu ziren mendigoizale taldeak, eta `abertzaletasunaren aldeko mendizale´ deitu zituzten”, antolatzaileek azaldu dutenez.
Erakusketa 8 panelek osatzen dute. Testuen egilea Aitor Miñambres da, Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenezko Museoko zuzendaria, eta haren osagarri diren objektu, dokumentu eta argitalpenak jasotzen ditu, baita Sancho el Sabio Vital Fundazioaren dokumentu-funts zabalak emandako hainbat agiri ere. https://www.fundacionvital.eus/eu
Erakusketaren lehen atala da "Mendigoizale eta abertzaleak" izenekoa,mendizale eta euskal kulturaren sustatzaile gazteei dedikatua; "Askatasun eguzkia basotik irten da" izena daramana da bigarrena, Mendigoizale Batzaren informazioa biltzen duen atala. Talde hau 1921ean eratu zen, Euskadiko Gazteriaren Federazioaren babesean eta herrialdeka antolatuta zegoen (Bizkaiko 18 talde, Gipuzkoako 10 eta Arabako bat); "Gaztedi berria" izenekoak mendizale abertzaleen federazioaren jarduera kontatzen du, zeinaren helburu nagusia Euskadiren ezagutza geografikoa eta ariketa fisikoa lantzea baitzen, gazteentzako ohitura eta bizimodu eredugarri gisa; "Itxaropen garaia" izenekoa da beste bat, bere bandera San Andresen gurutze berde bat da, gorriz markaturiko hondo zuri baten gainean; "Hondamenaren zantzuak" izenekoak asaldura politiko eta sozial handiko garaiak dakartza gogora, Espainiako oligarkiak bere pribilegioei eutsi nahi zien denboretan . Besteak dira ‘Mendigoizale bakean,gudari gerran´ eta ‘Gudarien batailoiak´ izenekoak. Euzko Mendigoizale Batzako kideak batailoi bitan integratu ziren: ‘Lenago il’ eta ‘Zergaitik ez´, Mikel Ayerdi eta Eugenio Orbegozo komandanteen agindupean. 1200 bat mendigoizale izan ziren eta Angel Aguirretxe izan zuten nagusi. Azkenik, ‘Klandestinitatea eta askatasuna´ atalarekin azaltzen da Franco diktadorea hil ondoren deiadar mendietarako igoera egiteko ohitura berreskuratu zela.
Erakusketaren eduki osoa XX. mendeko lehen hiru hamarkadetakoa da, mugimendua indar handiz hedatu zenen garaian, unean uneko egoera politikoak lagunduta zein ez, "Euzko Mendigoizale Batza" izenarekin euskal abertzaletasunaren oinarri sendoenetakoa izango zena eratzeraino, "Emakume Abertzale Batza" izenekoarekin, Juventud Vasca edo Solidaridad de Trabajadores Vascos taldeekin batera. Primo de Riveraren diktadurak, Bigarren Errepublikaren etorrerak eta mugimenduaren barruan eman zien ezbai ideologikoek baldintzatu zuten gazte idealista horien jarduera etengabea, klandestinitatean zein legearen babesarekin: euskararen hedapena, kantu eta dantza tradizionalen berreskurapena, txangoak, antzezlanak, mitinak eta propaganda-jarduerak, besteak beste. Gerra Zibilean, gudarien batailoietan sartu ziren, 1936an eta 1937an Euskadi hartu nahian ari zen Armada frankistari aurre egiteko. Eta porrot militarraren eta diktadura frankistaren ondoren, belaunaldi euskaltzale berriek jaso zuten haren ezagutza, garai berrietara egokitutako adierazpenekin. "Mendirik Mendi.
Euzko Mendigoizale Batza" erakusketa 2024ko otsailaren 29ra arte ikusi ahal izango da Sancho el Sabio Vital Fundazioaren egoitzan (Betoñoko Atea 23), astelehenetik ostegunera 09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:00etara. Ostiraletan 08:00etatik 15:00etara.