Nor Gara Gu? Hauxe da gure historia

Altzairu, hormigoi,harri eta egurrez eginiko etxea, gure sendotasunaren eta indarraren sinboloa. Eraisten erraza ez den eraikuntza. Bere arimak gordetzen ditu jatorrizko eraikinean eta egungoan bizi izandakoak. Sabin Etxeak gure herriaren ibilbidea baldintzatu duten istorioetako asko gorde ditu eta gordetzen ditu, eta gure bisitariekin partekatu nahi ditugu.

Erakusketa erdi iraunkor honetan, non aldiro-aldiro objektuak eta gaiak aldatuko ditugun, gure kultura, gure hizkuntza, munduaren ikuskera berezi bat eta emakumeak gaur egungo gizartearen sorreran izan zuen zereginaren garrantzia markatu duten istorioen zatiak erakutsiko ditugu. Gu garen hori,hain zuzen, eta etxe honetako hormek kontatuko digute.

El libro de oro de la patria vasca
Teléfono antiguo
Fotografía de Sabin Etxea
Cartel de la exposición Nor Gara Gu?

Nor Gara Gu?

Hauxe da erakusketa honetarako aukeratu dugun izena. Galdera honen erantzuna aurki daiteke erakusketa osatzen duten pieza bakoitzean. Kultura, nortasuna, memoria…. Gure material propioak erakutsiko ditugu,bai eta Euskadiko beste museo eta erakundeen kolaborazioak ere. Gure sustraietatik egiten dugun ibilbide hunkigarria. Gu garen horretan murgiltzen gara. Etorriko al zara?

Nor Gara Gu? Erakusketaren kartelerako irudi grafikoa

Bisita antolatu

Lagunduko gaitzazu ibilbidean?
* Bisita gidatuetarako erretserba egin ondorengo telefonoaren bidez 944 056 450 edo ondorengo helbide elektronikoan difusioa@sabinoarana.eus

Sarrerak

Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan sarrera 5 € audiogidarekin. Tarifa murriztua 3 €.
Sarrera doan asteazkenetan. Audiogidaren prezioa: 3 €.
Edukieraren araberako eskuragarritasuna.

Bisita Gidatuak*

Sarreraren prezioa: 5 €.
Fundazioaren bazkideentzako eta museoaren lagunentzako prezioa 3 €.
Tarifa murriztua 12 urtetik beherakoentzat eta 65 urtetik gorakoentzat: 3 €.

Bisita Gidatua*
+ Tailerrak

Lagun iezaguzu museoko bisita gidatuan eta egin gure tailerretako bat.

Udako ordutegia

Abuztuan museoko sarrera aurreko hitzorduarekin bakarrik.

Zure bisita baloratu

Erakusketa gustuko izan al duzu?

Nor Gara Gu? erakusketan izan duzun esperientzia baloratu eta bidal iezazkiguzu argazkiak.

Zure bisita baloratu

Museoaren denda

Bisita amaitzean, gure dendan sar zaitez eta museoaren oroigarria eraman ezazu.

Euskal Abertzaletasunaren dendaren argazkia
  • Ordutegia: 10:00he(ta)tik 14:00he(ta)ra eta 16:00he(ta)tik 19:00he(ta)ra
  • Ibañez de Bilbao, 16
    48009, Bilbao