Euskal Abertzaletasunaren Museoa

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoa bakarra da Euskadin jorratzen duen gaiagatik eta bere bildumagatik. Ezinbesteko gertatzen da Euskadiren azken 150 urteetakoak ezagutzeko eta ikertzeko, bai eta euskal gizartea eta kultura eta nazioarteko sozio-politika ezagutzeko ere, gaur egungo eta etorkizuneko gaiak jorratzen baititu berak gordetzen duen bildumaren bidez zein antolatzen dituen jarduera ludiko-didaktikoen bidez ere.

Bildumaren ondare materiala eta immateriala bildu, kontserbatu eta balioesten du, eta identitate propioak dituzten herrien nortasuna, aurrerapena eta etorkizuneko garapena ikertzeko, ulertzeko eta zabaltzeko esparru gisa balio du.

Ekitaldiak

Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan 10:00etatik 14:00etara Darrera audiogidarekin 5 €. Tarifa murriztua 3 €.
Asteazkenetan sarrera doakoa da 10:00etatik 19:00etara.
Asteburu eta jaiegunetan, aldez aurretik hitzordua eskatzea beharrezkoa da.

Urteko edozein egunetan tailerrak antola daitezke, informazio gehiago lortzeko deitu 944 056 450 telefonora edo difusioa@sabinoarana.eus emailera

Abuztuan, museora sartzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.

Erakusketa ibiltaria

DIM Museoen Nazioarteko Eguna

“Museoak hezkuntzaren eta ikerketaren alde” izango da aurten Museoen Nazioarteko Egunerako aukeratu den goiburua.

Horregatik, honen bidez gonbidatu nahi zaituztegu gure Museoa bisitatzera eta "Mendirik Mendi. Eusko Mendigoizale Batza" erakusketa eta “Nor gara gu?” erakusketa iraunkorra ezagutzera. Ikusgai ditugun elementuen artean bat nabarmendu nahiko genuke.

DOAKO AUDIOGIDAKETA SARRERA

Informazio gehiago
  • Bilbo

    Museoen Nazioarteko Eguna

    Ibáñez de Bilbao, 16. Sabin Etxea eraikina

    18 -(e)tik maiatza

Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Museoen Nazioarteko Eguna